Haritz Harreguy, soinu teknikaria.

Haritz Harreguyren ibilbidea musika grabaketa estudioetan 1993. urtean hasi zen Donostiako Elkar estudioetan, Gipuzkoan. Garai haietan, musika produkzioan lortutako esperientziari esker, estilo bakoitza bai era analogiko eta digitalean lantzen ikasi zuen.

2000. urtean Garate Estudioak sortu zituen Kaki Arkarazorekin batera. 8 urte iraun zuen etapa honetan maila handiko musikariekin egin zituen grabaketak eta ekoizpenak. Esperientzia honi esker Haritz Harreguyk argi zeukan zein izango zen eman behar zuen hurrengo pausua.

2010. urtean Haritz Harreguyk jada hamaika esperientzia eta gero, bere abenturarik handiena hasi zuen, Higain grabaketa estudioak sortu zuen. Estudio honek natura eta abangoardia nahasten ditu, Imar Sanmartí ingeniariak ACOUSTHINK akustikoki diseinatu eta eraiki zituen. Mundu mailan garrantzia handiko enpresekin lan egin du Imar Sanmartík Red Bull Music Academy edota baita Arte eta teknogolia eraikinetan ere, Zaragozakoa esate baterako.

Gaur egun, bere Higain grabaketa estudiotik kanpo, zuzeneko soinu teknikari modura lan egiten du, Ken Zazpi, Pasión Vega edota Eñaut Elorrietarekin,...