Grabaketa Estudioa.

Higain grabaketa estudioetako grabaketa gela 180m3 bolumendunan balionitzeko leku izateko diseinatua da. Hori dela eta, ahotsak edota talde oso bat zuzenean jotzen grabatu dezakegu. Gelak hainbat difusore MLS eta erreflektore ditu leku zehatzetan jarriak eta sabaiko difusoreek gelako gainbehera energetikoa ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzen dute. Honek gelako akustika oso bizia eta kontrolagarria egiten du eta edozein grabaketari sakontasuna batzen laguntzen dio. Higain estudiotako grabaketa gelan modulo mugikor absorbatzaile batzuk aurkitzen ditugu non eremu neutro bat behar duten instrumentuak grabatu daitezkeen. Honek polibalentzia emanten dio grabaketa eremuari. Hau guztia, aldeetan dauden leiho handiei esker argi natural batez inguratuak.

Soinu kontrol gelak ere bi argi sarrera natural handi ditu. Hau dela eta, kontrol gela oso leku atsegina da eta grabaketa eta ondorengo lanetarako ingurumen ederra sortzeko aukera ematen du. Bisore angulatu bati esker nahasketa gelatik grabaketa gela osoko ikuspegia dugu. Goikaldean kontrol gelan QRD frekuentzia handiko difusore bat dugu, honek lan eremua 200Hzetan haztea eragiten du. Kontrol gelak 2.1 soinu sistema bat du non GENELEC 1031 bi bozgoragailuk eta 7070 subgrabe batek, oso erantzun lineala ematen duen frekuentziarekiko espektro osoan.

Higain grabaketa estudioko kontrolak LEDE (Live End Dead End) kontzeptua erabiliz diseinatu dira eta horregatik oso erantzun planoa (±2dB) eta atsegina lortu da entzute puntuan.

Rider Teknikoa

team 1

PREBIOAK

8 FOCUSRITE ISA 110

7 AVEDIS MA5

1 FOCUSRITE ISA 428

team 1

EKUALIZADOREAK

8 FOCUSRITE ISA 110

----

MIKROFONIA

1 NEUMANN U47 - 2 NEUMANN KM100

2 ROYER 122

2 BRUEL AND KJAER 4006

2 AUDIO TECHNICA AT 4050

2 AKG C414 B-ULS

2 AKG C535ET3 - 1 AKG D112

3 SHURE SM57 - 3 SHURE SM98

1 SHURE BETA52

1 SENNHEISER 609v

2 D.I SUMMIT AUDIO TD-100

1 AKG D12

1 YAMAHA SUBCKICK

team 1

EKIPOA

APPLE ORDENAGAILUA

BIHURTZAILEAK APOGEE AD 16X (2)

BIHURTZAILEAK APOGEE DA 16X (2)

BATUTZAILE ANALOGIKOA KAHAYAN EPSILON 1 SUMMING BUS

team 1

KONPRESOREAK

2 UA 1176

2 DISTRESSOR EL8-X

SUMMIT DCL 200 STEREO

Kokapena eta estudioaren erreztasunak.

Higain grabaketa estudioa kokaleku zoragarrian dago, Usurbilen (Gipuzkoa) Donostiatik 10 minutura eta Usurbil eta Zubietako bailararen ikuspegi paregabea du aurrez aurre. Estudioak inspiratu ahal izateko beharrezkoak diren lasaitasuna eta isolamendua eskaintzen ditu eta edozein motatako proiektuak edota produkzio musikalak ekoizteko aukera eskaini.

Estudioak bere atsedenerako zonaldea ere badu, terraza eder batekin egun eguzkitsuak disfrutatu ahal izateko eta baita egongela eder bat, telebista, sofa (2 pertsonentzat ohe bihurtzen dena), mikrouhin labea, kafetera eta dutxa duen komun ederra.